Arratsaldean Errigorako kanpaina aurkeztuko du Saretuz-ek

Errigora_saskiaUdazkena heldu da eta honekin batera Errigora-k kanpaina abiatuko du. Horrexegatik Saretuzeko kideek ere Erregora proiektuaren berri eman nahi diote errenteriarrei eta gaur arratsaldeko 19:00etan Arramendiko baratze parkean kanpainaren aurkezpena egingo dute, “Erriberako euskararen egoera dela eta euskarari puzka egiteko asmotan”.

Saretuz-ek jakinarazi du aurkezpenaren ondoren Bukagaitz elkartean mokadutxoa egongo dela, “lagun artean giroa goxatzeko”. Gaur emango dituzte Errigorari buruzko xehetasunak, baina eskaerak egiteko azken eguna azaroaren 8a izango da.

Errigorako lagunek euren 3 urteko ibilbideari buruzko honako bideoa egin dute: