Txangoa eta dantzaldia Galtzarabordako eta Pontikako erretiratuen elkarteen eskutik

mutrikuAzaroaren 14an Mutriku, Ondarroa eta Lekeitiora txangoa egingo dute Galtzarabordako El Parque erretiratuen elkarteko kideek. Kostako hiru herriak bisitatu ostean, sagardotegi batean bazkalduko dute. Interesdunek elkartearen bulegoetan eman dezakete izena (Urdaburu, 23) astearte eta ostegunetan, 11:00etatik 13:00etara. Argibide gehiagorako, berriz, 943 52 57 13 telefono zenbakira dei dezakete.

 Dantzaldia Pontikan

Pontikako Arramendipe erretiratuen elkarteak, berriz, dantzaldia antolatu du datorren urriaren 25erako, 18:30etik 20:30era, hileko azken igandeetan beti egiten duten moduan. Elkartearen tabernak zenbaki bana oparituko die bertaratzen direnei, dantzaldiaren amaieran egingo den zozketan parte har dezaten.