Iztieta-Ondartxoko ekintza planarentzako informazio eta parte hartze gunea irekiko da bihar

ADN | Iztieta | Partehartzea 2015-10-22 | 0
IMG_2822

Oiartzun kalea 5, lokala egongo den tokia

Iztieta-Ondartxo auzoa hobetzeko prozesuak gune fisikoa izango du datorren ostiraletik aurrera. Guneak 19:00etan irekiko ditu bere ateak Iztieta auzoko Oiartzun kaleko 5.zenbakian. Auzo honetako ekintza plana burutzeko abiatutako prozesuari buruzko informazioa eskaintzea eta plan honetan herritarren parte hartzea sustatzea dira, besteak beste gune honen helburuak.

Horrela, prozesuan zehar auzotarrek, prozesuan zehar auzotarrek, elkarteek eta eragile inplikatuek egindako hausnarketak eta azaldutakoak agertuko dira panelen bitartez. Eta orain arte auzoa hobetzeko identifikatu diren esparruen inguruko informazioa eskainiko da. Gainera,  horiek nola hobetu edota garatu galdetuko da gunean.

Lolakaren erabilera

Abendura bitarte astelehen arratsaldetan eta ostiral goizetan prozesua dinamizatzen ari den Hiridunak estudioko kideak izango dira bertan informazioa eskaini eta jasotzeko. Era berean, udal teknikari eta zinegotzi ezberdinek auzoarekin zerikusia daukaten asmoak aurkeztuko dituzte. Azkenik, auzoko elkarte eta bestelakoei espazio hori erabiltzeko aukera eskainiko zaie ekintza publikoak egiteko gunea zabalik egongo den bitartean.

No comments yet.

Utzi erantzuna