Urriaren 30ean Kri Kra Kro haurrentzako ikuskizuna izango da Niessen Kulturgunean

kri kra kroUrriaren 30ean, ostirala, Teatro Paraiso konpainiak Kri Kra Kro ikuskizuna eskainiko du 18:00etan Niessen Kulturgunean. 3 eta 6 urte bitarteko haurrentzat, zein familia giroan joan nahi duenarentzat zuzendutako ikuskizuna da. 50 minutu inguru irauten ditu eta euskaraz gozatu ahal izango da. Espazio ezezagun baten barrena bi pertsonaiaren bidaia azaltzen du, irudiz eta soinuz beteko dena. Errealitatera ateratzen direnean txikienek izan ohi duten jarrera jakinzalea da bidaiaren oinarria.

“Artearekin egindako topaketa zirraragarri eta sotila da” Kri Kra Kro ikuskizuna. Aktoreek egiten dituzten irudiak eta jolasa errealitatea ikasi, erakutsi eta marrazteko moduaren metafora dira. Irudi horiek basoa, hiria, museoa… iradokitzen dituzte eta nolabait “galdera ikurrez jositako antzerki poema bat eraikitzen dute”.

Teatro Paraisok Belgikako Teatro de la Guimbarde kapainiaren lankidetzarekin batera sortutako ikuskizuna da. Eta Belgika, Frantzia, Italia eta Irlandako jaialdi eta programazioetan eskaini izan dute. Ikuskizunak “ikasle-egoitzan” ikus-entzunezko bi ikasle gazte hartu ditu, Krea – Expresión Contemporánea prestakuntza-beka baten bitartez.

[box style=”rounded” border=”full”]

Kri kra kro:

  • Hizkuntza: Euskaraz
  • Iraupena: 50 minutu
  • Publikoa: 3-6 urte bitarteko haurrak

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendaria: Charlotte Fallon
  • Antzezleak: Rosa A. García, Javier Fernández
  • Egileak: Rosa A. García eta Charlotte Fallon

Sarrerak: 3 €

  • %20ko deskontua Kultura Kreaktiboa txartelarekin
  • %10eko deskontua izango dute: Gazte txartela eta langabezi txartela dutenak, 65 urtetik gorakoak eta familia ugaria direnak, Euskal Aktoreen Batasunako kideak; Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteko kideak, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteko Kideak eta Euskadiko Musikari Elkartua-ko kideak, Udal Antzerki Tailerreko ikasle eta irakasleak, eta Errenteria Musikaleko ikasle eta irakasleak

Sarreren salmenta: Niesseneko harrera bulegoan honako ordutegian

  • Astelehena 17:00etatik 20:00etara
  • Asteartetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
  • Larunbata 10:00etatik 13:00etara
  • Ikuskizun egunean, leihatilan ordubete lehenago[/box]