Errenterian ere eskuratu daitezke Errigorako saskiak

2015.10.21.ERRIGORA_Aurkezpena10Pasa den asteazkenean Saretuz proiektuak Errigorako kanpaina aurkeztu zuen Arramendiko baratzetan. Eskualdeko norbanako zein eragile ugari elkartu ziren. Hala nola, bertan izan ziren alderdi politiko ezberdinetako kideak, sindikatuen ordezkariak edota elkarte sozialak. Helburu nagusiak Nafarroa hegoaldeko produktuak Euskal Herriko plazan kokatu, euskara ofiziala ez den zonaldeko euskalgintzari bultzada ekonomikoa eman eta herrigintza, auzolana eta nazio eraikuntzari ekarpena egitea dira.

Saskiaren salneurria 50€koa da. Saretuzeko kideek azaldu dute merkatuan antzerako prezioa izango lukeela, baina Errigorak jasotakoaren %25 euskalgintzako proiektuetara bideratzen du. “Hartu eta eman”, horixe da aurtengo leloa, eta Saretuzek Oarsoaldeko herritar oro animatu du saskia erosi eta Nafarroako Hegoaldetik “hartu” eta Nafarroako Hegoaldeari “ematera”.

Saskia erosteko klikatu hemen.

Eskualdera zabaldu

Errigora lantzeko Oarsoalde mailako talde bat osatu nahi dute Saretuzeko kideek. Udazkeneko kanpaina Oarsoaldeko herri guztiekin auzolanean landu asmoz. Horretarako, datorren asteazkenean, urriak 28, 19:00etan Errenteriako Lau Haizetara egoitzan kanpainaren jarraipena egingo dute. Lantaldea sendotu, lana partekatu eta emaitzak biderkatu ahal izateko.