Zero energiako eraikinen bidean

Europa mailako proiektua da CERtuS. Eta bere helburua sektore publikoan ia zero energiako eraikinen (ingelesezko nero-zero energy buildings) kopurua handitzeko erraztasunak ematea da. Errenteriako Udalak uste du herriko alde zaharra garrantzia espeziala duen espazioa dela, eta ondorioz, hau birgaitzeko erabakia hartua du. Bide horretan, eta gai energetikoak “garrantzia berezia” duela iritzita, duela urtebete inguru CERtuS proiektuan parte hartzen ari da Errenteriako Udala.

Ondorengo bideoan Julen Mendoza alkateak proiektuaren nondik norakoak azaltzen ditu, zergatik erabaki duten parte hartzea, zer lortu nahi den honekin eta zeintzuk diren eskaintzen dituen aukera eta ondorioak.