Urdaburu Mendizale Elkarteak Gipuzkoako biraren 5.etapa egingo du

Urrian 4.etapa egin zuten
Urrian 4.etapa egin zuten

Datorren igandean, azaroak 1, Urkarregi mendatetik Ermuarako bidea egingo du Urdaburu Mendizale Elkarteak, Gipuzkoako biraren 5.etapa hain justu. Urriko lehenengo asteburuan 4.etapa burutu zuten.

Ibilbidean zehar Kalamua (771), Akondia (749) eta Urko (798) mendiak igoko dira. Lau ordu eta erdi inguruko iraupena duen irteera honek 12km-ko luzera eta 800 m-ko gainbehera ditu.

Autobusa Errenteriatik irtengo da 07:00etan Iztietako autobus geltokitik eta 7:15etan Aritzetatik. Izena euren egoitzan, Errenteriako Juan de Olazabal 23 kalean, edota 943 52 78 79 telefonora deituz eman daiteke. Azken honetarako ordutegia hauxe da: astearte eta ostegunetan 20:00etatik 21:30era.

Azaroko egitaraua

Igande honetan egingo duten irteera hilabete honetako lehenengoa izango da, baina ez azkena. Azaroan zehar irteera desberdinak antolatu ditu Urdaburu Mendizale Elkarteak, eskolartekoak, esaterako. Gainera, bestelako ekintzak ere egingo dituzte hilabete honetan zehar. Besteak beste,  rollerski lasterketa, bidai berezien proiekzioak edota erakusketa egingo dituzte. Hilabeteko azken igandean, berriz, azaroaren 29an, Urdaburu Eguna ospatuko dute.

Urkarregi_ermua