Iztieta-Ondartxo ekintza plana dela-eta lehen informazio saio irekia egingo da asteazkenean

ADN | Iztieta | Partehartzea 2015-11-02 | 0

Hilabete honetan zehar asteazkenero Iztieta auzoan inauguratu berri den informazio eta parte-hartze gunean (Oiartzun kalea 5) auzokideek nahiz elkarteek aukera izango dute Udalari auzoaren inguruko informazioa eskatu eta galderak egiteko. Lau asteazkenetan gai ezberdinen inguruko informazio saio irekiak egingo dira udaleko teknikari eta zinegotzi ezberdinekin.

Asteazken honetan, azaroaren 4a, 19:00etan lehen saio irekia izango da. Kasu honetan, kirol eta trafikoaren inguruko zalantzak argitu eta proiektuen berri emateko bertan izango dira bi sailetako teknikari eta zinegotzi ordezkariak. Luis Peña kiroletako teknikaria eta Jon Txasko zinegotzia, hain zuzen.

Hurrengo asteko asteazkenean, berriz, Bernar Lemos hirigintza eta hiri mantenuko zinegotzia eta Uxue Arostegi hiri mantenuko teknikaria izango dira Iztieta-Odartxoko parte hartze eta informazio gunean.

 

No comments yet.

Utzi erantzuna