Rolleski topaketa egingo du Urdaburuk larunbatean

Iaz egin zuten topaketan parte hartzaile ugari izan ziren
Iaz egin zuten topaketan parte hartzaile ugari izan ziren

Datorren larunbatean, azaroaren 7a, VIII.Rollerski Topaketa izango da Arditurriko bidegorrian (Oiartzun) Urdaburu Mendizale Elkartearen eskutik. Bi ibilbide prestatu dituzte antolatzaileek, bata helduentzako eta bestea gazteentzako, 7,3 eta 3,7kilometrokoak, hurrenez hurren. Lasterketa 16:00etan abiatuko da Alcampoko parking-etik, eta estilo klasikoan egingo da.

Izena emateko astearte eta ostegunetan 20:00etatik 21:30era 943 52 78 79 telefonora dei daiteke, edota urdaburu.mendi@gmail.com helbide elektronikora mezua bidali. Izen abizenak emateaz gain, telefonoa ere eman behar da izena ematerako orduan.