Denboraldi berria aurkeztuko du bihar Zintzilik Irrati libreak

Sareak 2015-11-05 | 0

Errenteriako Irrati libreak biharko egun berezia antolatu du denboraldi berriari hasiera emateko. 17:00etan aurkezpen saio berezia egingo dute, 2 ordu inguruko irratsaioa kurtso honetan uhinetan izango dituzten programak ezagutzera emateko. Jarraian 19:00etan pintxo-potea egingo dute eta honen ostean Poppy Puppy kantautoreak kontzertu akustikoa eskainiko du. Ekintza guzti horiek Zintzilik Irratiaren egoitzan bertan (Perrategia, Tomas Lopez kalea 17) izango dira.

Zintzilikeko lagunek jakitera eman dute guztira 13 irratsaioz osatuko dela euren programazioa: Txarletas, Desfase Lunar, Astindu Txingurritegia, Sare, Barrio Tornasol, Matxinada, Korrekaminos, Matxura Buruan, Krash!, Aki estamos, Bits & Bits, Licor Café eta Geiser-Erretegia.

Udazken honetan 31 urte beteko dira irrati libre honek lehen emisioa egin zuenetik. Egun Oarsoaldean entzuten da FM100ean edota interneten zintzilik.net helbidean. Aurkezpen festara joateko deia luzatu diote “irratiaren lagun sentitzen den edonori”.

Programazioaren_aurkezpena_2

 

No comments yet.

Utzi erantzuna