Puntu ilunak identifikatuz

Herriko puntu ilunetako bat, Iztieta-Ondartxoko zubiaren alboan
Herriko puntu ilunetako bat, Iztieta-Ondartxoko zubiaren alboan

Lezoko Udalak bultzatuta, Emakunde eta Oarsoaldeako laguntzarekin eta Errenteria, Pasaia eta Oiartzungo Udalen kolaborazioarekin, Oarsoaldeako puntu ilunak identifikatzeko prozesu parte-hartzaile bat jarriko da martxan datozen asteetan. Horretarako, azaroan zehar, herri bakoitzean lantalde desberdinak sortuko dira emakumeen ezagupen eta ekarpenak jasotzeko helburuarekin.

Puntu ilunak herrietan arriskutsuak izan daitezkeen, arrisku sentsazioa edo deserosotasuna sortu dezaketen guneak direla azaldu dute prozesuaren bultzatzaileek. Horiek identifikatzeaz gain, desagerrarazi edo konpontzeko proposamenak egitea da prozesu honen helburua. “Gure herrien antolaketaren inguruko genero irakurketa bultzatzea eta horren inguruko erabakietan emakumeek parte har dezaten animatzea”.

Errenterian zehazki hiru lantalde osatuko dira, auzoka banatuta. Eta horietako bakoitzarekin bi ordu inguruko bi saio egingo dira. Errenteriako berdintasun sailetik herriko emakume guztiei dei egin diete bilera horietan parte hartzera. Adin guztietako emakumeek euren ezagupen, esperientzia eta sentsazioak konpartitu ditzaten.

Lantaldeen egun eta orduak:

  • Iztieta, Olibet, Alde zaharra:
    • Egunak: azaroak 10 eta azaroak 20
    • Tokia: Merkatuzar
    • Ordua: 17:30-19:30
  • Agustinak, Gaztaño:
    • Egunak: azaroak 13 eta azaroak 24
    • Tokia: Fondo Formacioneko lokalean (Agustinak ibilbidea z/g.)
    • Ordua: 17:30-19:30
  • Pontika, Beraun, Galtzaraborda, Alaberga:
    • Egunak: azaroak 19 eta azaroak 27
    • Tokia: Beraun (Jose Mari Usandizaga 2-4atzea, 1.solarilua ezk.)
    • Ordua: 18:00-20:00