Usandizaga musikagilearen ondarea gertutik ezagutzeko bisita gidatua egingo da

ereima_A50-374_c (1)Jose Maria Usandizaga musikagilea hil zela 100 urte bete direla aitzakiatzat hartuta, bere bilduma ezagutzera emateko asmoz, Eresbil Euskal Musikaren Artxiboak musikagile honen bilduma bertatik bertara ezagutzeko aukera eskainiko du datorren azaroaren 14an, goizeko 11:00etan Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondarea Bertatik Bertara egitasmoaren baitan.

Bisita elebitan egingo da eta ordu eta erdiko iraupena izango du. Artxiboko arduradunarekin batera egingo da eta amaieran Usandizaga eta Raveli buruzko “Unidos por un río” filma proiektatuko da. Sarrera doakoa bada ere, aurrez izena ematea beharrezkoa da 943 000 868 telefonora deituz edo mezu bat bidaliz bulegoa@eresbil.com helbidera.