Euskara komertzioetara zabaltzen

euskara_ile_apaindegiak
Iparragirre Errenkoaldeko lehendakaria, Galdos establezimenduaren arduraduna, Circujano bezero saritua eta Lopez de Etxezarreta euskara zinegotzia

Errenteriako Udalak, Oarsoaldeko gainerako udalekin batera aurten ere euskara komertziotara zabaltzeko kanpainari ekin dio. Aurtengoan ile-apaindegi eta estetika zentroetako arduradun eta bezeroei bideratutako kanpaina izan da. Eta euskaraz aritu direnen artean zozketa egin ostean, “One Centro de bronceado y estética” establezimendua izan da saritua. Baita Enaitz Circujano bertako bezeroa ere. Azken honek 100€ko saria eskuratu du.