Igeriketa-lehiaketak direla eta Galtzarabordako kiroldegiko igerilekua itxita egongo da larunbat goizean

Udalak jakinarazi du azaroaren 21ean (larunbata) 13:00ak bitarte Galtzarabordako Udal Kiroldegiko Igerilekua jendearentzat itxita egongo dela igeriketa lehiaketak direla eta. Bertako igeriketa ikastaroak Fanderian egingo dira ohiko ordutegian, “jaioberrientzako” ikastaroak salbu, horiek betiko ordutegi eta lekuan izango dira.

Gainontzeko instalazioa irekita egongo da ohiko ordutegian. Udal Kirol Patronatuko bazkideek eta gainontzeko erabiltzaileek Fanderiako Igerilekua erabili ahal izango dute egun osoan.