Gabonetako Squash Txapelketa martxan da

Abenduaren 3an emango zaio hasieran 2015eko Gabonetako Squash Txapelketari. Galtzarabordako udal kiroldegian burutuko da eta izen ematea bertako harreran edota Fanderiakoan egin beharko da azaroaren 30a bitarte. Udal Kirol Patronatuak jakinarazi du parte-hartzaile kopurua gehienez ere hamarrekoa izango dela.

Izena eman nahi duenak edota informazio gehiagorako Galtzarabordako Udal Kiroldegiko harrerara (telefonoa: 943 44 96 90) gertura daiteke edota Udal Kirol Patronatuaren web gunean sartu.

Araudia