Udabatzaren ohiko osoko bilkura egingo da arratsaldean

Hamahiru puntuko gai zerrenda jorratuko dute gaur arratsaldean 18:30ean egingo den udalbatzaren ohiko osoko bilkuran. Horien artean herritarren Segurtasunean Parte Hartzeko Tokiko Kontseiluari, herritarrentzako arreta zerbitzu integralari edota Lurraldearen Arloko Planaean (L.A.P) topoaren lurperatzeari buruzkoak nabarmenduko dira.

Udal Gobernu Taldearentzat topoa herriaren erdigunetik pasatzearen “arazoa” konpontzeko aukerarik “onenak” LAP-en hasiera batean aurreikusitako lurperatzea eta bidea bikoiztea dira. Honi lotutako mozioa aurkeztuko da gaur arratsaldean. Era berean, herritarrentzako arreta zerbitzu integrala sortu eta ezartzeari buruzko alkatetza mozioa eztabaidatuko da ere.

Bestalde, Herritarren Segurtasunean Parte Hartzeko Tokiko Kontseiluaren Araudiari hasierako onespena eman nahi zaio gaurkoan. Bestelako gaiak ere izango dira hizpide gaurkoan. Hala nola, San Marko eta Añarbe Mankomunitateen udalbatzako ordezkarien aldaketa edota hizkuntza batzordearen izen aldaketa.

Gai Zerrenda