Herritarrentzako arreta zerbitzu integrala sortu eta ezartzeko konpromisoa hartu du Udalak

plenoa_azaroaHerritarrentzako arreta zerbitzu integrala diseinatu eta ezartzeko, azterlan, analisi eta hausnarketa prozesu bati ekiteko konpromisoa bere gain hartu du Errenteriako Udalak. Atzoko ohiko osoko bilkuran gai honi buruzko alkatetza mozioa aurkeztu zen, eta eztabaida luze baten ostean, honek aurrera egin zuen EH Bildu, Errenteria Irabaziz eta PSE-EEren aldeko bozkekin eta EAJren abestentzioarekin.

Herritarren Arretarako Zerbitzuen (HAZ) helburua herritarrei kalitatezko zerbitzua eskaintzea da, herritarrek Administrazioarekin izango duten komunikazioa eta harremana erosoak izatea. Hau da, nolabait administrazioa herritarrei geturatzea eta beren beharretara egokitu eta moldatzea.

Udalak Administrazio Publiko modernoa, horizontala, arina eta eraginkorra sortu nahi du. HAZa sortzearekin lehiatila bakarreko zerbitzua sortu nahi dute, prozedurak sinplifikatuz eta erantzuteko denbora murriztuz. Atzo azaldu zutenez, HAZ-ekin, bestek beste, administrazio kudeaketak arinagoak izango dira, herritarrek hartuko duten tratua pertsonalizatuagoa izango da eta hartuko duten arreta ere osatua izango da. Era berean, mozioan jasota dagoenearen arabera, udal kudeaketa gardentzen lagunduko du.

Baina horretarako, egungo administrazioaren berrantolaketa eta egokitzapena behar direla azaldu zuten atzokoan. Horrela, Errenteriako Udala zerbitzu hori lortzeko bidean dagoeneko urratsak ematen hasi dela adierazi zuten. Horren adibide, esaterako, Irungo Udalarekin sinatutako Lankidetza Hitzarmena da. Irun Herritarrentzako Arretarako Zerbitzuagatik erreferentea da. Aholkularitza tekniko kualifikatua emango die Irungo Udalak Errenteriako udal teknikariei. Eta bide berean, Eudel ere aholkularitza eskaintzen ari zaie.

Julen Mendozak azaldu zuen, bai Irungo Udalak eta baita Eudel-ek ere gomendatu dietela proiektua martxan jartzeko lehen pausua plenoak onartzea izatea. Eta mozioa aurkeztearen arrazoia hori izan zela azpimarratu zuen.

Topoaren lurperatzea

Era berean, atzokoan aho batez onartu zen Lurraldearen Arloko Planan (LAP) topoaren lurperatzea aurreikusteari buruzko mozioa. Izan ere, Lurraldeko Zatikako Planak (LZP) ez du Topoa lurperatzeari dagokion zatia jasotzen, hasiera batean LAP-k jasotzen bazuen ere. Errenteriako Udalak uste du egungo Topoak udalerrian eragindako arazoak konpontzeko beharrezkoa dela hau lurperatzea.

topo mozioa