Herritarren segurtasunean parte hartzeko tokiko kontseilua bidean da

ADN | eUdala 2015-11-26 | 0

plenoa_azaroaAstearteko Udalbatzaren Ohiko Osoko bilkuran landu zen beste gaietako bat izan zen kontseilu honen araudiarena eta EH Bildu eta Errenteria Irabaziz-en aldeko bozkekin eta EAJ eta PSE-EEren abstentzioarekin hasierako onespena eman zitzaion araudiari. Kontseiluaren helburu nagusia herritarren segurtasunerako kalitatezko zerbitzua eskaintzea da, proaktiboa eta prebentziozkoa. Zentzu honetan, prebentzioak “berebiziko garrantzia” hartzen du Gobernu Taldearen iritziz, “egungo eredu polizial soila aldatu beharra daukagu herritarren segurtasunaren aldeko prebentzioa eredua izan dadin”.

Errepresioa bera baino prebentzioa, bitartekaritza eta gizarte integrazioa bultzatzea tresna askoz garrantzitsuagoak dira Gobernu taldearen esanetan. Orain arte poliziaren oinarrizko helburuak ordena mantentzea eta delitugilea jazartzea izan dira, baina herritarren segurtasunari buruzko gaietan paradigma aldatu beharra dagoela uste du, “egun delituaren aurkako borrokan eraginkortasunak ondorioz dakar arreta handiagoa eskaintzea, eta ez bakarrik ustezko delitugileari, baita biktimei eta gizarte-inguruneari ere”.

Kide anitzeko udal organoa

Hori guztia bermatzeko, eta egungo “eredu polizial soila” aldatzeko, sortu nahi dute kontseilua. Horrela, Ertzaintza eta Udaltzaingoarekin batera Gizarte Zerbitzuetako, Berdintasuna, Hezkuntza… departamentuak ere gehituko direla jakinarazi du Gobernu Taldeak, baita  arlo horietan lan egiten duten kolektibo eta elkarteak. Hala nola, Gurutze Gorria edota SOS Arrazakeria.  Kontseilua organo kide anitzeko udal organo gisa eratuko da, kontsulta eta eztabaida izaerakoa.

No comments yet.

Utzi erantzuna