Abenduaren 18an poesia errezitaldia izango da Mikelazulon

poesia uneak 2015Harkaitz Canok euskarara itzulitako Ane Sextonen “Ene maite kuttun guztiak” poemak ardatz dituen errezitaldia izango da abenduaren 18an (ostirala) 19:00etan Mikelazulo elkartean. Canok Ainara Gurrutxaga aktoreak eta Iban Urizar (Amorante) musikariak poema hautatuak irakurri eta interpretatuko dituzte “haren gordintasunari printza samurrak ateraz”. Aforoa mugatua izango dela jakinarazi dute antolatzaileek.

“Anne Sexton (1928-1974) XX. mendeko poeta iparramerikarrik garrantzitsuenetakoa da. Bere psikiatrak iradokita idazten hasi eta kutsu autobiografiko nabarmeneko obra ondu zuen urte gutxitan. Indartsua beti eta polemikoa sarri, desesperazioari ironiaz erantzuten saiatu zen. Sexualitateari, bulkada suizidei, familia harreman gatazkatsuei eta arazo psikikoek mugatutako bizitzeko egarriari eskaini zizkien poema asko. Bereziki aipagarriak dira, adibidez, tratatu zuten medikuei zuzendu zizkien gutun poematuak”.