Haurrentzako “Zirriborro” ikuskizuna eskainiko dute EMKEk eta Badut antzeki taldeak

haurrentzako_ikuskizuna_bandaUrtero antolatu ohi du Errenteriako Musika Bandak (EMKE) abenduan haurrentzako emanaldi berezia. Aurtengoan Badut antzerki taldearekin batera “Zirriborro” ikuskizuna eskainiko du. Abenduaren 12an (larunbata) 18:00etan Niessen Kulturgunean izango da “clown” antzezlana eta musika uztartuko dituen ikuskizuna. 3 eta 9 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago eta sarrera 2€ren truke eskuratu daiteke. Bihar bertan jarriko dira salgai Niesseneko Kulturguneko harreran.

Hauxe antzezlanaren lapurpen txikia: “Obra bikain bat idaztea ez da gauza erraza eta gure protagonistak urteak daramatza ahaleginean. Beste idazle eta maisuen idazlanak inspirazio iturri, hor ari zaigu liburu artean murgilduta irudimena lagun. Lortuko al du gure protagonistak bere idazlana burutzea? Zirriborro antzezlanak azalduko digu”.

EMKEk herritar denak animatu ditu Niessenera hurbildu eta “musika zein antzerkiaz gozatzera”.

[box]

Sarrerak: 2€

Sarreren salmenta: Niessen Kulturguneko harreran

  • Astelehena: 17:00etatik 20:00etara
  • Asteartetik ostiralera: 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
  • Larunbata: 10:00etatik 13:00etara

[/box]