Errenteriako Udalak aho batez gaitzetsi du asteburuan Donostian izandako sexu erasoa

Berdintasuna 2015-12-08 | 0

Pasa den igandean, abenduaren 6a, goizaldean Errenteriako emakume batek bortxaketa salatu zuen. Sexu erasoa Amarako lokal batean gertatu zen. Emakumea errenteriarra dela eta Udalaren Bozeramaileen Batzordeak aho batez adierazpen instituzionala adostu zuen atzo. Udalak “erabateko gaitzespena erakutsi nahi du emakumeei egindako edozein indarkeria motaren aurka”, eta eraso egindako emakume gazteari “elkartasuna” adierazi dio.

Gainera, bere kezka adierazi du “jarrera matxista horiek gertatzen jarraitzen dutelako”. Horregatik beharrezkotzat du “mekanismo guztiak artikulatzea berdintasunezko gizartea eraikitzeko”. Era berean, Udalak erasotua izandako emakumearen eskura jarri ditu “beharrezko baliabide guztiak”.

Elkarretaratzea

Atzo arratsaldean Donostian elkarretaratze jendetsua egin zuten erasoa salatzeko. Hamarnaka lagun bildu ziren “Bortxaketarik ez! ┬íNo a las violaciones! lemapean egin zen protestan. Amarako Easo plazan egin zuten elkarretaratzea. Errenterian, bertako mugimendu feministak ere abenduaren 9rako deitu du elkarretaratzea. 19:00etan Niessenen.

 

 

No comments yet.

Utzi erantzuna