Abenduaren 13an Tanttaka Teatro taldeak “Kreditua” antzezlana aurkeztuko du

Kultura 2015-12-09 | 0

kredituaDatorren igandean, abenduaren 13a, 19:00etan Tanttaka Teatroak Kreditua antzezlana eskainiko du Niessen Kulturgunean. Ikusleak Joseba Apaolaza eta Zuhaitz Gurrutxaga euskal aktore ezagunak ikusi ahal izango ditu oholtza gainean. Sarrerak 8 €ren truke eskura daitezke eta ohiko deskontuak aplikatuko dira.

Hauxe da antzezlanaren sinopsia: “Sukurtsal bateko zuzendaria bazara, honezkero ondotxo jakingo duzu gauzak zenbateraino korapila daitezkeen. Orain arte, gure mundu zibilizatuan, dirua behar zuenak bankura jotzen zuen, kreditu bat eskatzera. Gehienetan, eman egiten zioten. Ematen ez ziotenean, berriz, isildu egiten zen, eta etxera burumakur itzultzen, gauzak oso gaizki zeudela pentsatuz, krediturik ez zegoela pentsatuz, eta bakean uzten zuten bankaria.

Baina, gaur egun, ezin zara fidatu. Inori kreditu bat ukatzen badiozu, ez da, beharbada, apal-apal etxera itzuliko. Zure aurrean paratuko da, begietara begira, eta esango dizu orain berak dituela giderrak eskuetan, eta, dirurik ematen ez badiozu, neurriak hartuko dituela, eta ez edonolakoak. Indarkeriarik ez du baliatuko, noski, baina, sosik ematen ez badiozu, nork daki mehatxua gauzatuko duen eta zure bizitza hondamendira eraman”.

Fitxa artistikoa:

  • Egilea: Jordi Galcerán
  • Itzulpena: Aitziber Garmendia
  • Zuzendaria: Fernando Bernués
  • Eszenografia: Fernando Bernués/Edi Naudo
  • Argiztapena: Xabier Lozano
  • Jantziak: Ana Turrillas
  • Interpreteak:
    • Zuzendaria: Joseba Apaolaza
    • Antonio: Zuhaitz Gurrutxaga
  • Zuzendaritza teknikoa: Edi Naudo
  • Talde teknikoa: Dani Bernués eta Edi Naudo
  • Ekoizpen exekutiboa:Fernando Bernués/Koro Etxeberria

Sarrerak: 8 €

  • %20ko deskontua Kultura Kreaktiboa txartelarekin
  • %10eko deskontua izango dute: Gazte txartela eta langabezi txartela dutenak, 65 urtetik gorakoak eta familia ugaria direnak, Euskal Aktoreen Batasunako kideak; Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteko kideak, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteko Kideak eta Euskadiko Musikari Elkartua-ko kideak, Udal Antzerki Tailerreko ikasle eta irakasleak, eta Errenteria Musikaleko ikasle eta irakasleak

Sarreren salmenta: Niessengo harrera bulegoan honako ordutegian

  • Astelehena 17:00etatik 20:00etara
  • Asteartetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
  • Larunbata 10:00etatik 13:00etara
  • Ikuskizun egunean, leihatilan ordubete lehenago
Eskuratu Kultura Kreaktiboa txartela
No comments yet.

Utzi erantzuna