Dokumental emanaldiak Mikelazulo elkartean, Bidez Bide elkartearen eskutik

La mochila invisible dokumentalaren uneetako bat
La mochila invisible dokumentalaren uneetako bat

Datorren abenduaren 16 eta 17an, asteazkena eta osteguna, hurrenez hurren, Bidez Bide Gizarte Sustapenerako Kultur Arteko Elkarteak ekoiztutako Compañeras de Viaje, Atrapados eta La Mochila invisible dokumentalak proiektatuko dira Mikelazulo Elkartean. Bidez Bide elkartearen helburu nagusia emakume etorkinen aldeko lana sustatzea da.

Mikelazulo elkartearekin batera antolatu dituzte proiekzio hauek, eta 19:00etatik aurrera izango dira. Dokumentalen proiekzioen ondoren solasaldia egongo da dokumentaletako protagonista edota ekoizpenean parte hartu duten hainbat pertsona eta Bidez Bide Elkarteko kideekin.

Batetik, asteazkenean, Oskar Tejedor zuzendariaren Compañeras de Viaje dokumentala (40 minutu) eta Atrapados laburmetraia (16 minutu) proiektatuko dira. Biek Euskal Herrian etxeko lanetan eta pertsona dependienteen zaintza lanetan aritzen diren beste herrialde batzuetako emakumeen errealitateak eta emakume horiek beren jatorrizko herrialdeetan dauden seme-alabekin dituzten harremanen berri ematen dute.

Abenduaren 17an, asteazkena, berriz, Laura Hernández Vela zuzendariaren La mochila invisible (63 minutu) dokumentala ikusteko aukera izango da. Dokumental honetan espetxean egon ziren hiru emakume atzerritarren bizipenak kontatzen dira, beren egungo bizimoduetan zentratuak gehien bat.

Compañeras de viaje trailerra:

Atrapados trailerra:

La mochila invisible trailerra: