Abenduaren 18an haurrei zuzendutako Erpurutxo antzezlana eskainiko dute Niessenen

ErpurutxoTeatro Paraiso konpainiak Erpurutxo, haurrei zuzendutako ikuskizuna, aurkeztuko du abenduaren 18an, ostirala, arratsaldeko 18:00etan, Niessen Kulturgunean. Zehazki 7 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzendutako antzezlana da. 50 minutu inguruko iraupena du eta sarrerak 3€ren truke eskuratu daitezke.

Egileen esanetan, “klasikoak klasiko dira edozein arotan garaikide izateko ahalmena dutelako”. Erpurutxo ipuina klasikoa da, baina “abandonuari” garrantzia eman eta testuinguru gisa “egungo gizartearekiko paralelismoak” agerian uzten dituen egoera bat jartzen dutela adierazi dute. Ume txiki eta jakintsu baten istorioa kontatzen du antzezlanak, nola haur honek anai-arreba eta senide guztiak salbatzen dituen, nahiz eta gurasoek etsipenez basoan utzi dituzten.

Zera diote egileek: “Ipuina iruditeria kolektiboaren parte da. Istorioaren zenbait zati gogoratu eta hunkitu egiten gara: Nor ez da basoan galdu eta bakarrik gelditzearen beldur izan? Nork ez du etxera itzultzeko harritxo zurien arrastoa inoiz irudikatu? Eta txoriek jan eta desagertzen den ogi-apurren arrastoa? Nor ez da ogro maltzurraren beldur izan? Inuzentekeria ukitua duen unibertso fantastiko hori birsortuko dute aita batek eta aitona batek, oso egun berezi baten bezperan. Dena eskuko hatz lodia altxatu eta irudimena aske uztean hasiko da”.

[box]

Erpurutxo

  • Hizkuntza: Euskeraz
  • Iraupena: 50 minutu
  • Publikoa: 7-11 urte bitarteko haurrak

Fitxa artistikoa

  • Antzezleak: Aitor Fernandino eta Peio Arnaez
  • Espazio eszenikoa: Ikerne Giménez
  • Jantziak: Ikerne Giménez eta El Taller de Begoña
  • Argiak eta soinuak: Javier García
  • Argazkiak: Aitor Audicana
  • Musika: Iñaki Salvador
  • Egilea eta zuzendaritza: Iñaki Rikarte
  • Produkzioa: Teatro Paraíso

Sarrerak: 3 €

  • %20ko deskontua Kultura Kreaktiboa txartelarekin
  • %10eko deskontua izango dute: Gazte txartela eta langabezi txartela dutenak, 65 urtetik gorakoak eta familia ugaria direnak, Euskal Aktoreen Batasunako kideak; Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteko kideak, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteko Kideak eta Euskadiko Musikari Elkartua-ko kideak, Udal Antzerki Tailerreko ikasle eta irakasleak, eta Errenteria Musikaleko ikasle eta irakasleak

Sarreren salmenta: Niessengo harrera bulegoan honako ordutegian

  • Astelehena 17:00etatik 20:00etara
  • Asteartetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
  • Larunbata 10:00etatik 13:00etara
  • Ikuskizun egunean, leihatilan ordubete lehenago

[/box]

[button link=”http://kultura.errenteria.eus/txartela-eskuratu/” bg_color=”#f5600a”]Eskuratu Kultura Kreaktiboa txartela doan[/button]