Gabonetan Errenteriako Gurutze Gorriaren aldeko elkartasun maratoia izango da

Abenduaren 27an “Gabonetako Elkartasun Maratoia” ospatuko da Galtzarabordako kiroldegian. Udal Kirol Patronatuak, ekitaldiaren antolatzaileak, adierazi du jardunaldi honen helburua kirol festa bat ospatu eta horrekin batera Errenteriako Gurutze Gorriarentzat dirua biltzea dela. Izan ere, antolatzaileen esanetan, “Gurutze Gorriak inguruan egiten duen lana izugarrizkoa da”, eta lan horrekin jarraitzeko baliabideak eman nahi dizkiote.

Ekitaldia goizeko 10:00etan hasi eta 13:00ak arte luzatuko da. Parte hartzaileek hiru orduz Zumba, Body Combat eta Aerobik-a egin ahal izango dute.  Gainera, indarrak biltzeko postu bat euren eskura egongo da, “zenbait laguntzaileren ekarpenei esker”.

Izen emateak

Maratoiean parte hartzeko 6€ ordaindu beharko dira, eta biltzen den diru guztia Errenteriako Gurutze Gorriari emango zaio. Eguna baino lehen eman behar da izena Galtzarabordako kiroldegiko harreran (Tfnoa.: 943 44 96 90). Bazkideentzat abenduaren 7an ireki zen izen emate epea. Eta gainontzekoentzat, berriz, abenduaren 14an irekiko da.

Elkartasun_maratoia