Olentzero eta Mari Domingiren irudiek dantza egingo dute gabon kanten konpasean

6
Ate horretatik irtengo dira Olentzero eta Mari Domingi

Aurtengo gabonetan Olentzero eta Mari Domingiren irudiak udaletxeko balkoian prestatu zaien etxetxotik irtengo dira kanpai hotsekin batera eta gabon kanten konpasean dantza egingo dute. Iazko Madalenetan irten ziren lehenengoz Xanti eta Maialenen irudiak, eta ideia berari jarraituz, gabonetan bere tokia izango dute aurten lehenengoz Olentzero eta Mari Domingik.

Gaur aritu dira eurentzako etxetxoa txukun muntatu nahian udaletxeko langileak, eta larunbatetik aurrera herritarrek honako ordutegian ikusi ahal izango dituzte irudiok:

  • 12:00etatik 14:00etara (orduro)
  • 17:00etatik 21:00etara (orduro)

Mimo handiarekin prestatu dituzte gabonetako pertsonaia hauen irudiak Garbiñe Ramirez eta Henar Peso Xenpelar tailerretako irakasleek. Bizarra, saskia… detaile denak kontuan hartuta Olentzero eta Mari Domingi prest dira larunbatean herriko plazara dantzan irteteko.