Kuadrillen negua ospatuko dute urtarrilaren 23an

kuadrilen_negua
Abendu amaieran eman zuten egitarauaren berri

Aurten mende laurdena beteko da kuadrilen eguna ospatzen hasi zirenetik. 30 bat lagunek parte hartzen zuten festa izatetik ehunka lagunen festa izatera pasa da azken urteetan. Gero eta gehiago dira uztailaren 23ko zitari huts egiten ez diotenak, “marka guztiak hautsi” dituztela uste dute Oreretako kuadriletako kideek, iaz 1.500 pertsona elkartu ziren.

Oraindik asko falta da uztailaren 23rako, baina “#U23 uste baino gertuago” dagoela iragarri dute kuadriletako kideek. Izan ere, urtarrilaren 23an 25.urteurrena “ospatzen” hasteko, kuadrilen negua antolatu dute. Egun osoko festa izango da.

Era berean, denen artean jasotako materialarekin erakusketa bat ere prestatzen ari dira Oreretako kuadrilak. Urtean zehar “sorpresa ugari” izango direla aurreratu dute, eta aurtengo Maddalena eguneko Kuadrilen eguna “inoizko mundialena” izango dela ere azpimarratu dute.

Egitaraua:

  • 10:00etan kalderete muntaia Merkatuzarren
  • 11:00etan kalderete lehiaketa hasiera
  • 14:00etan bazkaria Merkatuzarren
  • 16:00etan 25. Urteurrenaren aurkezpena Merkatuzarren
  • 16:30ean fregada, jaso…
  • 17:30ean poteoa DJBullekin
  • 20:30ean jaia DJ2Ttor-ekin Niessenen

Txartelak salgai egongo dira Arkaitzan, Sindikaton eta Xeran.

#U23_egitaraua