Otsailaren 6ra arte berritu ahal izango dira TAO txartelak

TAO_OTAErrenteriako Udalak jakinarazi du 2016ko TAO txartelak berritzeko epea atzo hasi eta otsailaren 6an, larunbata, amaituko dela.

Kudeaketa hori astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00ak arte eta 16:30etik 19:30era egin ahal izango dute egoiliarrek. Larunbatetan, berriz, 10:00etatik 13:00etara.