Udal euskaltegian matrikula epea zabalik da

Errenteriako udal euskaltegiko matrikula epea zabalik dago. Eta bertako arduradunek adierazi dutenez, mailakatze proba euskaltegian bertan edota on line egin daiteke. Informazio gehiago eskuratzeko euskaltegira zuzentzea (Mikel Zabaleta kalea, 14), bertara deitzea (943 44 96 80) edota euskaltegi@errenteria.eus helbidera mezua bidaltzea gomendatu dute.

Hitano ikastaroa

Bestalde, Oarsoaldeko AEK-k hitano ikastaroa antolatu du. 20 ordukoa izango da eta otsailaren lehenengo astean hasiko da. Astean behin bi orduko saioa izango dute ikasleek Xenpelar AEK-n, eta 30€ko matrikula ordaindu beharko dute. Urtarrilaren 28ra arte egongo da aukera izena emateko. Informazio gehiagorako edota apuntatzeko Xenpelar AEK euskaltegira deitu (943 34 02 33) edota orereta@aek.eus helbidera mezua bidali beharko da.

HItano_ikastaroa_KARTELA(1)