Abian da Euskal Herriko “Ereintza” Eskulangintza Azokarako kartel lehiaketa

Argazkia: Ereintza elkartea
Argazkia: Ereintza elkartea

Azokaren 38.edizioa izango da apirila amaieran, eta aurten 3.urtez antolatzaileek azoka sustatzeko kartel lehiaketa martxan jarri dute. Ereintza Elkartea eta Artiola Artisautza Gunea dira, hain zuzen, urteroko azoka honen antolatzaileak. Lanak aurkezteko epea otsailaren 20an amaituko da. Eta jakinarazi dutenez, aurkeztutako lan hauek “Burdinaren Artisautza” kontzeptuan oinarrituta egon beharko dira, artisautzaren ikuspegi berritzaile eta diseinuarekin lotuta erantsiz.

Lanek originalak eta argitaragabeak izan beharko dute. Tamainari dagokionez, 40×60 cm-ko kartela izango da eta beheko aldean 5cm-ko zuriunea utzi beharko da dagozkion logotipoentzako. Lanak paperean inprimatuta aurkeztu beharko dira eta postaz bidali behar dira helbide honetara: Ereintza Elkartea. Posta kutxa: 301. 20100 Errenteria.Gipuzkoa.

Egile bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ahal izango dituela aipatu dute antolatzaileek. Saria 600€koa izango da. Hauxe kartelean idatzi beharreko testua:

XXXVIII. EUSKAL HERRIKO “EREINTZA”
ESKULANGINTZA AZOKA
XXXVIII FERIA DE ARTESANÍA “EREINTZA” DEL PAÍS VASCO
XXXVIII FOIRE D´ARTISANAT “EREINTZA” DU PAYS BASQUE
2016. Apirilak 29,30 Abril – Maitzak 1 Mayo
Merkatuzar eraikina. Errenteria