Iztieta-Ondartxoko ekintza planaren ondorioen aurkezpena izango da gaur

iztietaUztailean abiatu zuen Iztieta-Ondartxon ekintza plana Udalak bertako bizilagun eta eragileekin. Prozesua beraren laburpena eta baita planaren ondorio nagusiak azaltzeko aurkezpen irekia antolatu dute gaur arratsalderako. Prozesuak berak informaziorako eta parte hartzerako izan duen gunean (Oiartzun kalea, 5) izango da aurkezpena 19:00etan.

Aurkezpenean Julen Mendoza alkatea bera eta kultur aniztasuneko, garapenerako lankidetzako eta giza eskubideetako saileko zinegotzia eta teknikaria izango dira bertan, Nagore Basurto eta Samira Goddi, hurrenez hurren.

Egin diren ekintzen laburpena aurkezteaz gain, auzoko elkarteek, auzokideek, merkatariek nahiz agenteek auzoa hobetzeko proposaturikok ere azalduko dituzte. Prozesu parte hartzailean jaso diren eta identifikatu diren ekintza ildo nagusien berri emango da, hain zuzen.

Ekintza plana aurrera eramateko Hiridunak estudioak dinamizatutako metodologia parte hartzailea erabili dutela aipatu du udalak. Iztieta-Ondartxoko auzoa izan da, auzoa bera hobetzeko eta garatzeko horrelako dinamika bat erabili duen herriko lehen auzoa.