Udal liburutegian literatura solasaldiak izango dira lehen hiruhilekoan

Kultura 2016-01-13 | 0

gerra-txikiaIrakurketa sustatzeko xedez eta irakurzaleen jarrera kritiko eta arrazoituak garatzen laguntzeko asmoz, Errenteriako Udal Liburutegiak literatur solasaldiak antolatu ditu urte berrirako ere.

Jarduera hauek, irakurtzea gustatzeaz gain, irakurritakoari buruzko iritziak taldean konpartitu nahi dituzten pertsona orori bideratuak daude. Horretarako, liburutegiak tertuliakide bakoitzari liburu bat utziko dio maileguan hizketaldia egin arte.

Euskaraz zein gazteleraz izango dira solasaldiak. Euskarazkoak Ane Mayozek dinamizatuko ditu, gaztelerazkoak, berriz, Amaia Garciak. Parte-hatzeko liburutegiko sarreran izena eman behar da. Liburua izan eta parte hartu nahi izanez gero ere, 943 449 635 telefonora deitu behar dela jakinarazi dute arduradunek.

Egutegia

Solasaldiak euskaraz, Ane Mayoz-ek dinamizatuta:

  • Urtarrilaren 18an (astelehena), 19:00etan, “Gerra txikia”, eta bertan Lander Garro, liburuaren autorea egongo da
  • Otsailaren 15ean (astelehena), 19:00etan: “Intemperies (babes bila)” , Lourdes Oñederra-rena
  • Martxoaren 14an (astelehena), 19:00etan: “Bertan goxo”, Karlos Linazasoro-rena

Solasaldiak gazteleraz, eta Amaia García-k dinamizatuta:

  • Otsailaren 2an (asteartea), 19:00etan: “Los políglotas”, William Gerhardie-rena
  • Martxoaren 1ean (asteartea), 19:00etan: “Tierra desacostumbrada”, Jhumpa Lahiri-rena

 

 

No comments yet.

Utzi erantzuna