Beraun auzoko argiztapen publiko iraunkorra jartzen ari dira pixkanaka

Beraun kaleaUdalak Beraun auzoko argiteria publikoaren berritze-lanek aurrera doazela jakinarazi du. Ohiko argiztapenaren ordez, iraunkorrak diren kale-argiak ezartzen ari dira, “eraginkortasun energetikoa hobetu” eta Energia Iraunkortasunerako Ekintza-planari erantzuteko. Horretarako, argiztapen-sistema adimenduna ezarri dute dagoeneko auzoko zenbait tokitan, “argiztapena hobetuz eta energia-kontsumoa murriztuz”.

Beraungo argiteria publikoaren parte handi batean egiten ari dira aldaketa eta, gutxi gora behera, 232 kale-argi ordezkatuko dira lanak bukatzerako. Besteak beste, Beraun kalea, Noberto Almandoz kalea eta Jesus Guridi kaleetan egingo dira aldaketa horiek.

Proiektu honen kostu totala 120.565€koa izan da eta EEE (Energiaren Euskal Erakundearen) eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntza jaso du: lehenak, 24.150€ko laguntza eman du eta, bigarrenak, berriz, 11.056€koa. Guztira 35.206€.

Kontsumoaren murrizketa

Argiztatze sistema berriarekin urtean 27.321 Kwh gutxiago kontsumituko direla aurreikusi du Udalak, egungo kontsumoa %75 murriztea lortuz eta urtean 36.698 Kg CO2 isurtzea saihestuz.