Beraungo erretiratuen elkarteak batzarra egingo du urtarrilaren 28an

Beraungo “Bienvenido” erretiratuen elkarteak urtarrilaren 28an 2016ko ohiko batzar orokorra egingo du, 17:30ean lehenengo deialdian eta 18:00etan bigarren deialdian. Jakinarazi dute batzarra Beraungo auzo elkartearen ekitaldi aretoan egingo dela. Eta beste besteak, jarduera memoria, aurreko urteko kontuen balantzea eta zuzendaritza batzordea berritzea landuko dira.