Herri bazkaria izango da inauterietako larunbatean

Iaz ere egin zen herri bazkaria
Iaz ere egin zen herri bazkaria

Pixkanaka gerturatzen ari dira inauteriak eta inauteri batzordeko kideak buru belarri ari dira egutegia osatzen. “Gogoz eta ilusioz” ari dira ekimen guztiak prestatzen. Besteak beste, “iaz izandako arrakasta kontuan izanik”, Herri bazkaria antolatu dute otsailaren 6rako, larunbata, 14:00etan Merkatuzarren.

Bazkariko tiketek 15 euroko kostua daukate helduentzat, eta 10 eurokoa haurrentzat. Batzordeko kideek gaineratu dute menu beganoa dastatzeko aukera ere izango dela. Azken honek ere 15 euroko prezioa izango du. Tiketak erosteko azken eguna urtarrilaren 30a izango da. Gaur bertan jarriko dira salgai ondorengo tokietan:

  • Reyna tabernan (Zumardia)
  • Xera Gastrotekan (Xabier Olaskoaga plaza)
  • Aralar tabernan (Madalena kalea)
  • Xenpelar Kulturdendan (Zumardia)
  • Menu beganoa: Sindikato tabernan (Madalena kalea)

Mozorro lehiaketa

Batzordetik herritar guztiak animatu dituzte herri bazkari honetan parte hartzera. Era berean, gogorarazi dute aurten filmak pantaila handitik kalera aterako direla inauterietan, eta bazkarira mozorrotuta bertaratzeko deia egin dute. Izan ere, bazkalostea girotzeko, mozorro lehiaketa antolatu dute.

Herri bazkaria_web

Helduentzako menua: 15 €

  • Entsalada
  • Askotariko iberikoak
  • Txerri kostilla parrillan
  • Torrijak
  • Kafea
  • Edariak

Menu beganoa: 15€

  • Espinaka kroketak
  • Barazki pastela
  • Lasaña begetala
  • Tiramisua
  • Kafea
  • Edariak

Haurrentzako menua: 10 €

  • Kroketak
  • Oilaskoa patatekin
  • Torrijak
  • Edaria