“Errenteriako Tenis Irekia”k Gipuzkoako Tenis Afizionatu lehiaketa onenaren saria jaso du

Patxi Fadriquek jokatu zuen gurpildun gaineko tenis partida
Patxi Fadriquek jokatu zuen gurpildun gaineko tenis partida

Lehiaketa hau Ereintza Eskubaloi Taldeak antolatzen du Errenteriako Udalarekin eta ATGrekin (Gipuzkoako Tenis Zaletuak) elkarlanean. Iazko udan hirugarren edizioa jokatu zen, eta antolatzaileak oso pozik agertu ziren izan zuen harrerarekin. Probintzia osoko tenislariek hartu zuten parte. Duela gutxi zirkuituko tenis jokalariek eurek denboraldiko lehiaketa onena kontsideratu dute, eta ondorioz saria jaso du.

Eraintza Eskubaloi taldeak pozarren jaso du saria, Gipuzkoan denboraldi osoan antolatzen diren hogeita bost tenis lehiaketetatik onena kontsideratu dutelako. Udalak taldea zoriondu nahi izan du eta Errenteriako kirola sustatzeko lanean jarraitzera animatu du. Izan ere, Udalaren hitzetan, “Errenterian aitzindariak dira kirol diziplina honetako lehiaketak antolatzen”.

Gainera, Udalak gogorarazi du 2015ean Ereintza Eskubaloi Taldeak eta ATGk gurpildun gaineko  tenis partida erakusketa bat eta erraketa zaharrekin beste bat  (zehazki 1966. urtean erabiltzen zirenak) antolatu zituztela, Mindara Elkartearen laguntzarekin.