Zineforuma antolatu du Sarek datorren ostegunerako

Urtarrilaren 28an 19:00etan Niessen Kulturguneko auditoriumean izango da Errenteriako Sare hiritarren elkarteak antolatutako zineforuma. Eloise Adam-en “Barruan” medio-metrajea aurkeztuko da. Honek frantziar kartzeletako egoeraz ikuspegi eta esperientzia berria ematen duela adierazi dute antolatzaileek.