Errezitaldiak izango dira urtarrila eta otsailean Mikelazulo elkartean

Kultura 2016-01-28 | 0

ITUbanda_Lekore“Poesia uneak” ekimenaren baitan, hainbat errezitaldi antolatu ditu Mikelazulo kultur elkarteak urtarrila eta otsaila bitartean. Lehena urtarrilaren 31n, igandea, izango da 19:00etan elkartean bertan. ITU bandak Lekore literatur aldizkariaren 0.zenbakiaren aurkezpena egingo du. Zenbait bandakidek aldizkariko testuak oholtzaratuko dituzte musikaz lagunduta.

ITU banda eta baita Lekore bera ere zer den honelaxe azaltzen dute kideek: “Lekore gazteon literatura argitaratzeko gazteon aldizkaria da. 2013ko udaberrian kostaldeko hiru gaztek literatur banda bat sortu genuen: ITU Banda. Geroztik hazi egin gara. Lau fanzine argitaratu genituen 2014ko martxoa bitartean, Obabako Testiguen laguntzaz hainbat irratsaio ere egin genituen tarte horretan. 2015eko Eako poesia egunetan ikuskizun bat taularatu genuen: Ituskizuna.”

Otsaileko emanaldiak

Beste bi errezitaldi ere antolatu ditu Mikelazulo Kultur elkarteak otsailerako. Hilaren 13an, larunbata, 19:30ean Bide Ertzean taldeak eta Metrokoadrokak “Nola belztu behar zuria” poesia eta musika emanaldia eskainiko dute. Eta hilaren 26ean ordu berean, berriz, Ixiar Rozasek Beltzuria liburuan oinarritutako irakurraldi-performancea egingo du.

 

No comments yet.

Utzi erantzuna