Azken egunotako lanak

Pasa den astelehenean Udalak azken egunetan aurrera eramandako lanen berri eman zuen. Gaurkoan lan gehiago egin dituela jakinarazi nahi izan du. Jarraian egin diren lanak eta horiek non egin diren zehazten da:

  • Beraun: eraikineko lurra txukundu da (Monfrague)
  • Kaputxinoak: zebra bideak irisgarritasuna bermatzeko egokitu dira (sorgintxulo 23)
  • Igantzi: baranda berri bat kokatu da (Igantzi 18)
  • Beraun: banku gehiago jarri dira (Aita Donosti 2-8 atzekaldea)
  • Agustinak: Markolako azera berritu da (Markola 16-22)
  • Galtzaraborda: pareta konpondu eta margotu da (Murumendi 2-4)
  • Gabierrota: lurreko sareta konpondu da (Bakearen Aldeko parkea)
  • Erdigunea: Kale Txikiko lurra eta pareta konpondu dira (Kale Txiki)
  • Erdigunea: Tulle kaleko autobus geltokiko aurrekaldea konpondu da (Tulle kalea)