Pentsio duinen aldeko aldarrikapena beste behin ere kalean

pentsiodunak_otsailaHilabeteko lehen astelehenero egin ohi duen moduan Duintasuna elkartea beste behin kalera atera da pentsio duinen aldarria egitera. Herriko Plazan bildutako hamarnaka pentsiodun eta erretiratuk elkarretaratzea egin dute lehenik eta manifestazioan abiatu dira ondoren. Jakitera eman dute abenduan Eusko Legebiltzarrari luzatutako proposamena atzera bota dutela.

Honen ondorioz, herriko Batzokian eta Herriko Etxean geldialdiak egin dituzte idatzia emateko. Izan ere, bi talde horiek eman zioten ezezkoa proposamenari. Adierazi dutenez, sinadura bilketa abiatuko dute herrian baita inguruko herrietan ere proposamenarekin aurrera jarraitu ahal izateko.