Redvert, Eurohiriko lotura ekologikorako proiektua ikusgai dago

Euskal Eurohiriaren Sare Berdea eta Urdina proiektua Mugaz Gaindiko Agentziak jarri zuen abian 2011. urtean eta mugaz gaindiko lankidetzako Europako POCTEFA programak eta Akitania-Euskadi Euroerregioa AECT-k finantzatu dute.

Euskal Eurohiriak benetako bilbe berdea eta urdina izatea du helburu proiektu honek, lurraldeko administrazio ezberdinei egiten dituzten lurralde plangintzako proiektuetan bioaniztasunaren kontserbazio erronkak kontuan hartzea ahalbidetuko diena.

Proiektuak 3 fase izan ditu:

  1. Euskal Eurohiriko korridore ekologikoei buruzko azterlan kartografikoa egitea (2012-2014).
  2. Euskal Eurohiriko korridore ekologikoak zaindu eta horien balioa azpimarratzeko estrategia eta jarduketa-plana osatzea (2014-2015).
  3. Estrategia eta jarduera-plana bultzatzea eta zabalkundea ematea (2014-2015).

Informazio gehiago hemen.