Herriko udal kiroldegietara ere iritsiko dira inauteriak

 Iaz ere ospatu zituzten inauteriak (Argazkia: Kirolkide)
Iaz ere ospatu zituzten inauteriak (Argazkia: Kirolkide)

Ostiralean, otsailaren 5ean, Inauteriak ospatuko dituzte Galtzaraborda eta Fanderiako udal kirol instalazioetan. Bertako arduradunek jakinarazi dute mozorrotuta bertaratzen diren haur ikastarogile guztiek opari txiki bat izango dutela zain harreran, eta, horretaz gain, argazkia egingo zaiela hainbat zozketatan parte hartzeko aukera izan dezaten (mozorro originalena, eta abar). Gainera, egun horietan igeriketa ikastaroetan jolasak egingo dituzte parte-hartzaile guztientzat.

Baina ez da haurrentzako aukera soilik izango, helduentzat ere mozorro lehiaketa antolatu dute.  Horrela, talde “martxosoenek” talde gosari/merienda bat izango dute sari. Era berean, mozorrotuta hurbiltzen direnek kiroleko materiala erosteko bono baten zozketan parte hartuko dute.

Argibide gehiagorako Galtzarabordako Udal Kiroldegiko harrerara (943 44 96 00) edota Fanderiakora (943 34 44 23) dei daiteke.