Errefuxiatuen inguruko sentsibilizaziorako proiektu bat aurkeztuko du SOS Arrazakeriak asteazkenean

ADN | Kultur aniztasuna | Sareak | Solidarioa 2016-02-08 | 0
asanblada_errefuxiatuak

Iaz egin zen asanbladetako bat

Asteazkenean 19:00etan Xenpelar etxean errefuxiatuen inguruko sentsibilizaziorako proiektu baten berri emango du SOS Arrazakeriako boluntario talde batek. Herritarrak parte hartzera animatu dituzte.

Pasa den urte amaieran “Mediterraneoko krisia” deituriko bi asanblada ireki egin zituen Errenteriako Udaleko kultur aniztasuneko, garapenerako lankidetzako eta giza eskubideen sailak. Testuinguru horretan garatu du proiektua SOS Arrazakeriak eta jakinarazi du herritarren parte hartzea eskatzen duela. Bertako kideen hitzetan, “herritarren energia horrekin bat eginda, asteazkenean aukera bikaina izango da pertsona errefuxiatuen iritsieraren inguruan egingo den argazki proiektu baten berri izateko”.

 

 

No comments yet.

Utzi erantzuna