Errenteriako Udalak lehiaketa-oposizioa deitu du aldi baterako Informatika teknikari bat hautatzeko, deialdi irekian. Urtarrila amaieran egin zuen deialdia eta jakinarazi duenez, deialdiko oinarrietan zenbait aldaketa izan dira. Eskabideak Udal Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira, eta horretarako azkeneko eguna otsailaren 15a da.
Xehetasun guztiak hemen aurki daitezke.