Oiartzun ibaiaren ingurua jarduera fisiko osasungarrirako gune izango da

ADN | Bizitzeko espazioak | Ingurumena | Jasangarritasuna | Kirola | Ongizatea 2016-02-10 | 0

OiartzunibaiaFanderiaErrenteriako Udalak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak, sare bat sortu dute herriko hainbat erakundeekin batera. Sare horrek Errenteriako biztanleen osasuna hobetu zein prebenitzen duen jarduera fisikoa eta aisialdi aktiboa sustatzeko koordinazioa hobetzea du helburu. Izan ere, Oiartzun ibaiaren ingurunea “eremu ezin hobea” da horretarako, pasealekuak, parkeak eta kirol-instalazio irekiak aurkitzen baitira. Bertan, 18 kirol ezberdin praktikatu daitezke 23 kirol-ekipamenduetan, eta erabilera handitzeko aukerak ere badaude.

Jarduera fisikoaren sustatzea Errenteria 2025 Plan Estregikoan jasotzen da eta egin berri den Oiartzun ibaiaren inguruneko Paisaiaren Ekintza-planaren proposamena da. Bilera Oiartzun ibaiaUrtarrilaren 27an udaletxean izan zen bileran aurkeztu zuen ekimena Jose Cruz Legorburu Ingurumen zinegotziak, eta tokiko erakundeen interesak eta parte-hartzeko aukerak identifikatu ziren. Era berean, elkarrekin lan egiteko moduak aztertu ziren, ekintza ezberdinak abian jartzeko; hala nola, ibilaldi osasungarriak, aire zabaleko jarduerak monitoreekin, jardueren agenda bateratua, edo Oiartzun ibaiaren inguruneak eskaintzen dituen onurez baliatzeko moduak.

Sare hori ingurumen-sailak sustatzen du eta Udaleko Kirol-patronatuak, Eusko Jaurlaritzako Osasun-sailak eta Osakidetzak osatzen dute. Orain arte, hainbat erakundeen babesa lortu du: Gurutze Gorria, Errenteriako farmaziak, Mindara, Beti-Bizkor Jubilatu eta Pentsiodunen Elkartea, Club Atlético Renteria (CAR), Urdaburu Mendizale Elkartea eta Oarsotri Triatloi Taldea. Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ere parte hartzen du, Irungo Berritzegunearen bidez.

Panel informatiboak

Sarea antolatzeaz gain, Oiartzun ibaiaren ertzetako hainbat lekuetan 6 panel jarriko direla jakinarazi du Udalak (Ondartxo, Iztieta, Gabierrota eta Fanderian). Panel horietan, eremu guztian zehar egin daitezken jardueren informazioa emango da, baita aholkuak eta osasunarentzako onurak azaldu ere. Bestalde, internet bidez kontsultatu ahal izango den gida bat prestatzen ari dira.

 

No comments yet.

Utzi erantzuna