Errigoraren “eskutik eskura” olioaren kanpaina aurkeztuko du Saretuzek ostiral arratsaldean

Sareak 2016-02-18 | 0

kartela-olioa2016Bihar otsailaren 19a, ostirala, Errigora proiektuak Eskutik Eskura kanpaina abiatuko du, olioaren kanpaina. Eta horren harira aurkezpena antolatu du biharko Saretuzek Uztargi haur eskolan. 18:00etan hasiko da aurkezpena eta kanpainari buruzko xehetasunak emango dituzte.

Errigorak azaltzen duenez, Eskutik Eskura “Nafarroa hegoaldeko baratza eguneroko kontsumo ohituretara ekartzeko proposamena da”. Otsailean oliba olio birjina estra eta maiatzean kontserba loteak eskatzeko tartea irekiko dutela jakinarazi dute. “Eguneroko kontsumo ohituretan eragiteko saiakera” izan nahi du kanpaina honek, “ekoizle zein kontsumitzaileentzat bidezkoa den prezioan, ekoizlearen jatorrizko prezioan”.

Martxoaren 2ra arte iraungo du kanpainak. Eta egun horretara arte hemen honako olioa eskatu daiteke:

  • 5 Litroko Oliba olio konbentzionala: 22,5 €
  • 5 Litroko Oliba olio ekologikoa: 32€

Herritarrei gonbidapena

Saretuzeko kideen arabera, herrian gero eta gehiago dira kontsumo ohituren inguruan hausnartzen dutenak, eta urruneko jakien ordez, bertako jakiak kontsumitzeko apustua egiten dutenak. Zentzu honetan, gaineratu dute aurkezpena Uztargi haur eskolan izango dela honek Errigorak duen filosofiarekin bat egiten duelako. Izan ere, Alabergako Uztargin prestatzen diren menuak bertako produktu ekologikoekin prestatzen dira.

Herritar guztiak gonbidatu dituzte biharko aurkezpenera, kanpaina ezagutu eta proiektua hauspotzen jarraitzeko.

No comments yet.

Utzi erantzuna