Gaur gauean Gabierrotako argiteri publikoa itzalita egongo da

Gabierrota

Udalak jakinarazi du otsailaren 19ko 00:00etatik 07:00etara (ostegunetik ostiralerako gaua) Iberdrolak Gabierrotako instalazio elektrikoan mantenu lanak egin behar dituela. Hori dela eta Gabierrotako argiteria publikoa itzaliko da, “Matxain biribilgunean hasi eta Nafarroa Etorbideko parkera arte”. Gaur gauean beraz, zona guzti horretan ez da argiteria publikorik egongo.