Dozenaka lagunek ongietorri beroa egin diote Correscalesi Errenterian

correscales_nabarnenduEguerdiko 12:00ak aldera Herriko Plaza jendez betetzen hasi da atzo Bilbon abiatu zen prekarietatearen aurkako Correscalesi ongietorria emateko. Txaloz hartu dute korrika prekarioa herri mugimenduek eta udal gobernuak. Joxe Irtiarte Bikila GOTeko kideak hartu du hitza eta Correscales duintasunaren aldeko martxa dela adierazi du. Prekarietatea jasaten duten denak elkartzeko deia egin du eta baita borrokan jarraitzekoa ere. Orereta Herri borrokalari baten historia liburua oparitu die Movistarreko langileei.

Julen Mendoza Errenteriako alkateari eman dio hitza orduan, eta honek ongietorria eman dio korrika prekarioari. Langile borrokak garrantzia berezia izan du Errenterian, eta gaurkoa ere horren lekuko izan da. Mendozak Movistarreko langileen borroka goraipatu nahi izan du. Eta beste liburu bat oparitu langileei, “Emakumeen aztarnak Errenteriako industrializazio prozesuan” liburua hain zuzen.

Marea urdineko ordezkariak izan dira hitza hartu duten azkenak. Correscales zer den laburbildu dute eta lan baldintza duinen alde lanean jarraituko dutela esan dute Bartzelonakoek. Honen ondoren, hamarnaka herritarrek herriko kaleak zeharkatu dituzte lan baldintza duinen aldeko eta prekarietatearen aurkako aldarrikapenak eginez. Nafarroa etorbidean herritarrak Correscales agurtu dute, honek Pasaiarako bidea hartu duenean.