Azken egunetako lanak

Udalak azken egunetan egin diren lanen berri eman du. Jarraian egin diren lanak eta horien non egin diren zehazten da:

  • Larzabal: Larzabalgo aparkalekuaren pasabidean irisgarritasuna bermatzeko lanak
  • Alaberga: kiroldegian emakumeen eta gizonezkoen aldagelak bereizi dira
  • Orokorra: markesina guztien garbiketa egin da
  • Kaputxinoak: motzondoak kendu dira, oztopatzen zuten zuhaitzak kendu dira
  • Galtzaraborda: udal eraikineko ateak margotu dira (83-93 ateak)
  • Landa eremua: ur neurgailu berriak jarri dira
  • Fanderia: zubi azpiko kutxatila konpondu da (Fanderiako topoa)
  • Fanderia: bidegorriko banku batzuk berritu dira (Fanderiako bidegorria)
  • Erdigunea: espaloia konpondu da (Bidasoa/Morrongilleta)
  • Erdigunea: Matxain biribilguneko bankuak konpondu dira
  • Erdigunea: Lehendakari Agirreko bankuak konpondu dira
  • Gabierrota: Gabierrotako Auzo Etxeko lurra konpondu da