Ingurumen aholku kontseilua astelehenean bilduko da

IAKErrenteriako Ingurumen Aholku Kontseilua datorren astelehenean, hilak 29, bilduko da 18:00etan Udaletxeko 1.solairuan. Bileraren bigarren deialdia 18:30ean izango da. Gai zerrenda honakoa izango dela jakinarazi du Udalak:

  • Aurreko aktaren onarpena
  • Partaide berrien izendatze-proposamena
  • IAKko titular eta ordezkoen izendapena
  • Errenteriako oinezko eta bizikleta bidezko mugikortasun-planaren aurkezpena
  • Etxeko eta merkataritzako hondakinen gaikako bilketarako Udal-ordenantzaren zirriborroa
  • Tokiko Agenda 21en II. Ekintza-plana
  • Ingurumen-saileko 2015eko memoria

Informazio gehiago hemen.